XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sendagileak agindu dit jartzeko, oina larrutu egin dudalako.

- O, Pinotxo gizajoa! - O, Metxa gizajoa! Hitz hauen ondoren isilaldi luze bat egin zuten, eta begirada isekariak * isekari: burloia botatzen zizkioten elkarri bi lagunek.

Azkenean, panpinak, txirularen antzeko ahots eztitsu batez, esan zion bere adiskideari: - Metxa maitea, argi iezadazu dudan zalantza hauxe, zuk inoiz izan al duzu belarrietan inolako gaixotasunik? - Ez, inoiz ez! Eta zuk? - Sekula ez! Baina gaur goizez gero belarri batean min hartzen dut.

- Neuk ere gaitz bera harrapatu dut.

- Zuk ere bai? Eta zein belarritan hartzen duzu min? - Bietan.

- Eta zuk? - Nik ere bietan.

- Gaitz bera ote da? - Nik uste baietz.

- Metxa, mesede bat egingo al zenidake? - Bai noski! Gustora gainera!.

- Zure belarriak erakutsiko al zenizkidake? - Zergatik ez? Baina zureak ikusi nahi ditut lehenago, Pinotxo.

- Ez; zureak lehenengo. - Ez, adiskide.

- Lehenengo zureak eta gero nik! - Beno, ongi da, lagun onak bezala, akordio batetara irits gaitezen biok - esan zuen panpinak.

- Zein izango litzateke akordio hori? - Une berean biok batera txanoa altxatzea, onartzen al duzu?.